send link to app

Euskal Quiz Erronka


4.6 ( 8656 ratings )
Gry
Desenvolvedor: Gestionet
0.99 USD

Euskal Quiz Erronka jokoan, jokalariak 6 kategoria ezberdinetako galderak eta puzzleak ebatzi ahal izango ditu. Kategorien artean jokatu nahi duena aukeratu dezake edo “Guztiak” kategoria aukeratu, non kategoria guztien galderak aurkituko dituen.
Aukeran dagoen lehenengo kategoriak “Adimen galderak” izena du eta audioa du. Hemen serie logikoak jarraitzea eskatuko da, bat ez datorren irudia/zenbakia aukeratzea… Horretarako, kasu batzuetan erantzun ezberdinen artean aukeratu ahal izango da eta, beste batzuetan, jokalariak berak eman beharko du bere erantzuna hau idatziz.
Bigarren kategoria, “Aukera anitzak” deitzen da. Honetan, galdera ezberdinei erantzun beharko du jokalariak, kasu honetan, erantzun ezberdinak aurkeztuko zaizkio baina, erantzun zuzen bakar bat egon beharrean, aukera anitz daude.
Hirugarren kategoria bezala, “Bideoa” aurkituko du. Hemen, bideo oso labur bat ikusi ostean erantzun ezberdinen artean egiten zaion galderaren erantzuna aukeratu beharko duelarik.
Laugarrenik, “Eraman eta askatu” kategoria aurkituko du. Hemen erantzunak bere toki zuzenera eraman beharko ditu.
Bostgarren kategoria bat “Galdera matematikoak” da. Honetan, ariketa matematikoak ebatzi beharko ditu, horretarako erantzuna aukera ezberdinetan artean asmatu beharko du edo erantzun zuzena berak idatzi beharko du.
Seigarren kategoria bat “Puzzle matematikoak” da, kategoria honek audioa duelarik. Kasu honetan, ez dira ohiko ariketa matematikoei erantzuna eman behar baizik eta puzzle matematikoak ebatzi. Puzzlearen erantzuna emateko bi modu ezberdin ematen ditu jokoak, aukera ezberdinen artean hautatzea edo jokalariak berak pentsatu duen erantzuna idaztea. Erantzuna ematean, puzzlea nola ebazten denaren azalpena emango da.
Azkenengo aukera bezala, “Guztiak” agertuko da. Aipatu bezala, orain ikusi ditugun sei kategorien galderak nahastuta agertuko dira honetan.